XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dena dela, Abendañotarrak beren buruak bi su artean ikusirik, zearo nahastuta, kemengabetuta eta biotz-autsita gelditu ziren.
Iñork ezin uka Mendiola`ko jaunak meritu aundia izan zuela bere gizonak gurendara ain zuhurki eramaten, etsaiaren gudarostea askoz kopurutsuago baitzen berea baiño.
Jaun Peru Abendañoko'k eun gizon baiño geiago utzi zituen illotzi Aramaio'ko zelaietan eta euren artean Gasto Apala ez-izenez entzute aundikoa zen bere kapitainik pijoenetako bat.
Jaun Peru'k berak estu eta larri iges egin zuen bere gudaririk leialenez inguratuta Aratondo'ko meargune-zear, eta Lekutio'ko bere gaztelura iritxi zenean Jaungoikoa'ri eskerrak egin zizkion bere larrua Aramaio'n utzi etzuelako.
Auzo ibarrean astindu zioten jipoia ikaragarria izan ba'zen ere, Jaun Peru'ri
Aldi artako bertsolari batek